Buscar/bilatu

2013-05-03

PATXI ZUBIZARRETAREN BISITA


Patxi Zubizarretaren bisita

Patxi Zubizarreta,idazlea etorri zaigu bisitan J.B. Zabala eskolara. Berak bere burua aurkeztean esan zuen,  idazlea baino irakurlea zela. Hainbat kontu esan dizkigu, esate baterako, bidaietan zehar liburuak idazteko ideiak hartzen dituela eta oso gustokoa duela Afrika. Bere bidaietan jasotako hainbat opari ere erakutsi dizkigu ( neskato itsu batek egindako marrazkia, paperezko zikoina, lepoko bat, harri berezi bat,kanpotik itsusia eta barrutik polita eta dizdiratsua zena…).

         Patxik, 20 urterekin erabaki zuen idazle izan nahi zuela eta 25 urte daramatza idazten,  urtean  bataz beste 2 liburu, bata haurrentzat (fina) eta bestea helduentzat, eleberria,(potoloa) eta guztiak bere “Mont Blanc” lumarekin idazten ditu,kolore berdeaz haurren liburuak eta kolore urdinaz helduentzako liburuak.

         Gehien  Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena marrazkilariekin lan egiten du.
Idazteko aholku batzuk eman zizkigun: Behar adina aldiz zirriborroak erabili, behin eta berriro birpasatu idatzitakoa, filmak ikusi, asko irakurri , jendearen elkarrizketetan adi egon eta “ apunteak” hartu…

         Joan aurretik bi liburu oparitu zizkigun bere azken liburua “ Bakarrik eta buztangabe” guretzat eta beste bat andereñoarentzat, “Hiru gutun Iruñetik”.

       Oraingoan ere asko ikasi genuen gure bisitariarengandik.