Buscar/bilatu

2013-05-31

IBILBIDE TOPONIMIKOA

GETXON ZEHAR EGINDAKO  IBILBIDE TOPONIMIKOA

 Gaur goizan Iratxe gure gidaria eskolara etorri da eta berarekin  Basagoiti etorbidean hasiera eman diogu paseoari.

 Basagoiti etorbidean zehar “ San Inazio” elizan egin dugu lehenengo geldi aldia, bertan azaldu digu Basagoiti izenaren zergatia ( Herriko gizon ospetsua izan zen, politikaria izan zen eta Getxorako onura asko lortu omen zituen) bestalde izenaren esanahia azaldu zigun ( basoaren goiko aldea). Ondoren eliza “Kareharriz” egina dagoela azaldu digu, horregatik elizaren kolore horixka.
            Kareharria “KAntarepen” zegoen harrobitik ateratakoak dira, eta  herrikoentzat dohainik zen harria, hori del aeta herriko hainbat etxe zaharretan harri mota hori dago.

           

Paseoan aurrera eginez Negurin sartu gara, eta bertako Tren geltokian gelditu gara,  eta kontatu digu hasieran “San Inazio” geltokia zela eta landaz inguratuta zegoela.
Baina lurrak salgai jarri zituzten garai batean 3 gizon aberatsek erosi zituzten eta  ondoren lur sailak  hainbat orubetan zatitu eta saldu zituzten, duela 110 urte gutxi gora behera.
Neguri izenaren esanahia hau da: NEGUko HIRIA Bilboko aberatsek  bertan pasatzen zutelako uda hasieran gero beraien bizileku bihurtu zelarik.Garai hartako etxe batzuk  ikusi ditugu, euri arriskua Egon denez eliza atarian hamaiketakoa jan dugu. Geroxeago euri zaparrada bota eta trenbidearen azpian babestu gara. Eta atertu ondoren Ereaga aldera joan gara ,Igeretxe ondan dagoen kobazuloan taldeko argazkia atera dugu.

  Euriak ezin izan du gure herria ezagutzeko dugun jakinmina zapuztu.

         Gora Gure Herria  !!!!!