Buscar/bilatu

2013-05-03

LIBURU EGUNA 2013




    






 Gaur urtero bezala apirilaren 23a izanik “LIBURU EGUNA “ ospatu dugu eskolan. Hori dela eta hainbat ekintza aurrera eraman ditugu, esate baterako, aste honetan zehar gelan sartu orduko gure gustoko liburua irakurtzen ari gara 15 minutuz.

Eskolako patioa mendien izenazuten “txoko”etan banatuta egon da (Gorbeia, Serantes, Oma, Urkiola eta Pagasarri) eta bertan ipuin kontalariak egon dira. Kontatu dizkiguten ipuinak basoari buruzkoak ziren gehienak, Mari Puzkereta Cuentos de microorganismos” ipuinak izan ezik.

Ipuin kontalari asko etorri dira, batetik  eskola gurasoak diren NEIL, LAURA, BEGOÑA eta ARGENTINA( honek ingelesez kontatu digu ipuina).Eta bestetik eskolako anderenoa BEGOÑA eta IRATXE ipuin kontalaria.

Gainerako ipuinak hauxek izan dira : Wangari Maathairen bizitzan oinarritutako istorioa kontatu digu Iratxek , “El árbol gruñon” “ La pizarra mágica “ eta “ El pequeño bosque junto al mar “ Neilek kontatu dizkigu. Eta andereño Begok “Gertrudis sorgina” ipuina kontatu digu.
           

Horrela ospatu dugu eskolan liburu eguna,AHH!!! Eta atzo pastela egin genuen  ipuin kontalariak hamaiketakoa egiteko eta eskerrak emateko.


Arratsaldean gure DANIren urtebetzea ere ospatu dugu, Aupa Liburu eguna eta Gora irakurleak!!!



PATXI ZUBIZARRETAREN BISITA


Patxi Zubizarretaren bisita

Patxi Zubizarreta,idazlea etorri zaigu bisitan J.B. Zabala eskolara. Berak bere burua aurkeztean esan zuen,  idazlea baino irakurlea zela. Hainbat kontu esan dizkigu, esate baterako, bidaietan zehar liburuak idazteko ideiak hartzen dituela eta oso gustokoa duela Afrika. Bere bidaietan jasotako hainbat opari ere erakutsi dizkigu ( neskato itsu batek egindako marrazkia, paperezko zikoina, lepoko bat, harri berezi bat,kanpotik itsusia eta barrutik polita eta dizdiratsua zena…).

         Patxik, 20 urterekin erabaki zuen idazle izan nahi zuela eta 25 urte daramatza idazten,  urtean  bataz beste 2 liburu, bata haurrentzat (fina) eta bestea helduentzat, eleberria,(potoloa) eta guztiak bere “Mont Blanc” lumarekin idazten ditu,kolore berdeaz haurren liburuak eta kolore urdinaz helduentzako liburuak.

         Gehien  Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena marrazkilariekin lan egiten du.
Idazteko aholku batzuk eman zizkigun: Behar adina aldiz zirriborroak erabili, behin eta berriro birpasatu idatzitakoa, filmak ikusi, asko irakurri , jendearen elkarrizketetan adi egon eta “ apunteak” hartu…

         Joan aurretik bi liburu oparitu zizkigun bere azken liburua “ Bakarrik eta buztangabe” guretzat eta beste bat andereñoarentzat, “Hiru gutun Iruñetik”.

       Oraingoan ere asko ikasi genuen gure bisitariarengandik.