Buscar/bilatu

2011-12-02

TXIKIAK GINENEAN

ERRIGOITI







Gaur joan gara txango batera autobusez, Errigoitira hain zuzen ere. Autobusean batzuk oka egin dute eta beste batzuk bakarrik mareatu dira .Ailegatu garenean baserri ingurua ikusi dugu .Animaliak ere bazeuden : txerriak, txakurrak, katuak, txahalak eta ardiak. Baina ardiak eta behiak larrean zebiltzan. Guri asko gustatu zaigu eta primeran pasatu dugu. Gainera gazta ekarri dugu etxera.

KORDAZKO MUSIKA TRESNEN KONTZERTUA.



Azaroaren 8an “Andres Isasi” musika eskolara joan ginen metroz musika entzutera. Musika eskolan lehenik musika tresnak aurkeztu zizkiguten. Musika tresnak kordazkoak ziren. Musika tresna hauek zeuden: 2 biolina , biola , kontrabaxua , biolontxeloa eta gitarra. Gitarra japoniar batek jo zuen.Oso ondo pasatu genuen. Gero eskolara bueltatu ginen.

2011-11-28

UDAZKENEKO OLERKIA


Haizea dabil
Faran-faran
Zuhaitzak oker
Hostoak hegan
Ateak kriskiti
Ateak kraskata
Kristalak klink
Kristalak klank
Haizea eta haizea
UDAZKENEAN