Buscar/bilatu

2013-11-29

EGUNEROKOA

Kaixo:
Aurten 5.mailan gaude.Kontatuko dizuegu plastikan eguneroko polit bat egin dugula .
Honela,egin dugu:lehenik kuaderno bat hartu gero forratu egin dugu,ondoren begiak eta ilea hartu eta itzatzi dizkiegu batzuk ilea marraztu diote.
Geroxeaago,ahoa eta sudurra margoztu dizkiogu eta beste batzuk lepokoak ,gantxoak...jarri dizkiote.
Politago geratzeko batzuk txirikordak,ilea kuskurtu...egin diote.
Egunero- egunero idazten dugu eta hurrengo egunean besten aurrean irakurtzen dugu.
Ahaztu zitzaidan! Egunerokoari izena jarri diogu.

aguuuuuur!!!!

Oneka eta Jone



Guggenheim



 Gaur 2013ko azaroaren 19an eskolarekin 3.maila,4.maila,5.maila eta 6.maila Guggenheimera joan gara.Hor eskultura pila bat ikusi ditugu,eta gustiak gustatu zaizkit baina batzuk ez ain beste nik ere egin ahal nituelako.Adibidez:bat zen plater batzuk bestearen gainean. Azkenean joan aurretik pegatina batzuk margostu eta paper batean itzatzi genituen,eta etxetxo bat moduan geratu zen.Joaterakoaan tormenta handi bat etorrizen baina…azkenean haiegatu ginen metrora!!!!

Oso ondo pasa genuen!!!!

Guggenheim


GuggenheimKaixo gaur 2013 ko azaroaren 19a ``Guggenheim``era joan gara. Hor eskulturak ikusi ditugu. Oso dibertigarria izan da, baina… eskultura bat ez  zait ezer gustatu, hogei plater gutxi gorabehera bata bestearen gainean! Eskultura batean sartu gara barraskilo baten antzekoa zen, bueltaka eta bueltaka.
Museotik ateratakoan haize bolada batek Marinari apurtu dio euritakoa uuuuaaaauuuuu!


                            Agur eta ondo pasa!
                     Guggenhgeim

Gaur azaroaren 19an Guggenhgeimera  joan gara eta metroz, metroan denbora luzea eman dugu. (Agian 30-35 minutu gutxi gorabehera.)

 Guggenhgeimera ailegatutakoan jaka utzi, eta Maialen izeneko neska batek erakutsi dizkigu lehenengo eta bigarren pisua.

Lehenengo pisuan Richard Serrak egindako eskultura handi-handiak zeuden, horietako eskulturan bietan sartu gara.

Bigarren pisuan Anttoni Tápiesek egindako eskulturak zeuden  baina batzuk  ez ziren hain dibertigarriak.(Adibidez armairua arroparekin, aulkia arroparekin eta ere plater azko plater baten gainean, baino beste,aldiz,  oso-oso dibertigarriak dira)

Azkenik margotu ditugu pegatina batzuk, eta guk (3.,4.,5. eta 6.mailakoek) lau pegatina margotu behar ditugu.




              Zein ondo pasa dugun Guggenhgeien!!!!!

Guggenheim


GUGGENHEIM
 
 


Kaixo, gaur 2013ko azaroaren 19an Guggenheim-era joan gara.
Hor eskulturak ikusi ditugu, batzuk platerak, bat bestearen gainean.

Guggenheim-eko eskulturak ikusi ondoren
Pegatinekin eta bi kartulinekin etxe bat bezala


egin dugu.



2013-10-31

HALLOWEEN

Gaur HALLOWEEN festa da. Nik batman Banpiro batena mozorrotu naiz. Patioan arrapaketara jolastu dugu mutilok. Klasean 6. mailara joan gara eta trik o trik esan dugu. Arratsaldean aurpegia margotu dugu. AGUR ETA ONDO PASA¡¡

HALLOWEEN


  
                     HALLOWEEN EGUNA

Gaur  ( Halloween ) klaseak beti bezala izan dira, baina patioan halloween mozorroekin ibili gara.
Ni zonbiz mozorratu naiz, sukaldarien tamainako labanarekin eta margoztutako betzuloekin.
Bikain pasatu dugu eta gehien guztatu zaidana mozorroa  Neilena izan da, gezurretako odola ekarri duelako
momiaren eskua ekarri duelako... Gainera dena egin du berak! Beno halloween onetarikoa izan da!!!

BIKAIN PASA DUGU!!!!!

Egunerokoak

                                                        EGUNEROKOAK

Gaur gu, 5.mailakoak, egunerokoak egiten ari gara:forroa, begiak, ahoa eta ilea ipintzen ari gara.

 Oso politak geratzen ari dira. Problema da batzuetan begiak edo ilea jausten direla.

Egin eta gero egun guztietan idatzi behar dugu,  gero klasean denei irakurtzeko.

OSO DIBERTIGARRIA DA IDAZTEA EGUNEROKOA!!!!!!!

Hallowen eskolan




Gaur eskolan Hallowen ospatu dugu, ingelesa andereñoa ospatu egiten duelako.  3.Mailatik gora mozorratuta etorri ahal gara. Ni ez naiz mozorratu baina bampiro hortzak ekarri ditu.t

Honelakoak gutxi gora behera, ``mate ikasten ari garena :gutxi gora behera edo iritzira ``

Patioan asko dibertitu naiz.

AGUR ETA HALLOWEN DIBERTIGARRIA EUKI

HALLOWEEN ZABALAN

                                       Gaur 2013ko urriaren 31-an Halloween ospatzen ari gara Zabalan. Patio orduan mozorratuta joan gara jendea beldurtzera  eta gero teacher-ekin klasez klase joan gara goxokiak eskatzen.
 

EGUNEROKOA

                
                 EGUNEROKOA   2013KO URRIAREN 31a



         Kaixo, urte honetan 5.mailan gaude, Idoiarekin.
     
         Egun batean plastika egin genuen, eta eguneroko bat asmatu genuen, lehenengo forratu egin genuen ,

         gero begiak ipini genizkion , geroago ilea eta azkenean ahoa. Batzuek aurpegia marraztu egin zuten .
      
        Ondoren , izena garri genuen.
     
        Nireak , adibidez,  Martina du izena  eta Garazirenak Loretzu
                                                                                                             Shakira..


HALLOWEEN

Kaixo:
Gaur Halloween denez,  mozorratuta joan gara eskolara. Batzuk zombiz mozorratu dira beste batzuk sorginez....Eta ume txikiak patioan  beldurtu dira mozorratuta ibili garelako eta usten zutelako benetazkoak ginela baina beste batzuk ez dira beldurtu  eta beraiek ere mozorratuta joan dira.  Golosinak eskatzera joan gara beste geletara 6. eta gu, 5.mailakok, eta karamelu batzuk eman dizkigute,eta Argentina beste karamelu batzuk eman dizkigu.

HALLOWEN ESKOLAN

                                                       

Kaixo gaur eskolan Hallowen ospatu dugu. Oso ondo pasa dugu baina nagusiak ezin izan dira txikien patiora joan (ez isuzteko).  Horrez gain batzuk ez gara mozorratu.

Banpiroak, zombiak, sorginak, diabloak... Egon dira.
                                                                                Azkenean gozokiak eman dizkigute.

                                



                                                   Mikel 5.mailako ikaslea

Bizikleta irteera

                    BIZIKLETA IRTEERA     2013ko urriaren 17a



2013ko irailaren 20an 5. eta 6.mailakoak bizikletaz joan ginen eskolara. Etorri , bizikletak utzi eta 11:30etan atera ginen. Metroko plazan Aixerrotako batxilerkoei itxaron behar izan genien 5minutu. Aliegatutakoan bizikletaz joan ginen udaletxeraino. Aldapa handia igo,ailegatu genuenean zinegotziari itxaron genuen. Gero eskaerak egin genituen. Eskaerak amaitu eta gero bueltatu genuen eskolara.


        OSO ONDO PASATU GENUEN!!

2013-10-22

Bizikleta eguna

                                                        BIZIKLETA EGUNA                
                                                                                                                                   2013 Ko irailaren20 a

 Gaur goizean bizikletaz ibitzera joan gara baina Josu eta biok patinez .
 Eskolatik metroko plazara joan gara. Handik Amesti zeharkatu dugu eta handik  San Inaziora joan eta udaletxera bueltan. Hiru aldapa jeitzi genuen  metroko plazara berriz  eta handik eskolara patinak kendu eta klasean  sartu. 
 Garazi  

ZABALA BIZIKLETAZ

                                              Bizikletaz udaletxeraino
Irailaren 20an zabalako 5. eta 6.mailakook ,bizikletaz joan ginen udaletxeraino. Metrotik hasi ginen eta aldapa oso handia igo genuen eta municipalak atzetik eta aurretik zeuden, errepidea mozteko. Aldapa igo eta gero gehienak nekatuta geuden eta horregaitik ur botila bana eman ziguten.

Aldapa igotzean pila nekatu ginen baina igotzea oso dibertigarria izan zen.eta eskolara heltzean bizikletaz ezin izan genuen ibili.


                                       Oso ondo pasa  genuen!!                                                           Mikel eta Neil        

Egunerokoak

Kaixo, lagunak:

Urte honetan 5.mailan gaude eta andereño Idoiarekin. Idoiarekin eguneroko bat (koadernoa) egin dugu. Egunerokoek begiak, ilea, ahoa eta sudurra dauzkate. Egunero idazten dugu zer egin dugun. Hurrengo egunean beti irakurtzen dugu altuan klase guztia entzuteko. Batzuetan begiak ala ilea soltatzen dira; orduan, ospitalera joan behar dira, (Idoia da medikua).

Beno agur lagunak!!!!Paula

2013-06-26

EL Karpin

            Ikasturte amaiera ezin hobea izan dugu ,1., 2. 3. eta 4. mailakook elkarrekin Karpinera joan da.
Bertan bazkaldu eta animaliak ikusiz asko gozatu genuen.

Nahiz eta joateko bidaia aldrebes xamarra izan zen.

Azken sarrera honekin nire ikasle maiteok elkar agurtzeko garaia iritsi da. Asko ikasi dut zuekin,  ez dut zorte makala izan zuekin zuek ezagutzean!!!

Laiter arte eta ondo izan!!!!






2013-06-25

6.maila. AGUR!!!


2013-06-20

Inguruneko lana

Gure errezetak

2013-06-19

KIROL EGUNA 2013 FADURA

              KIROL EGUNA 2013

Kirol egunean primeran pasatu  genuen herriko beste eskolatako ikasleekin batera, kirol mota desberdinak ezagutu eta jolasten.


Argazki hauetan argi eta garbi ageri da.
 Zein ondo pasatu genuen!!!!.

2013-06-14

Alkate bat gure artean

                                    ALKATE BAT GURE ARTEAN



 Gaur arratsaldean Bakioko alkatea, Aitor Apraiz, etorri zaigu eskolara. 


        Eskolan “Udalerriaren antolamendua” gaia lantzen ari gara.Gelako ikasle baten aita denez, bera prest egon da guri hainbat azalpen emateko udalaren funtzionamenduari buruz. 

         Guk, galdera batzuk prestatu ditugu liburuak azaltzen ez dituen hainbat bitxikeri zuzenean entzun eta ikasteko. Gure galdera guzti-guztiei erantzun die luze eta sakon, guk ahalik eta hoberen ulertzeko moduan.


        Oso interesgarria izan da alkatearekin izandako solasaldia. 

         Bukaeran, guk eginadako bizkotxoa jan dugu ondoren, elkarrekin argazkia egin dugu.




2013-06-10

ARTELANAK TXERRIA

                  GURE TXERRIAK

  Hona hemen, eskolan  egindako txerriak.Dexenteko lana izan  da baina oso gustora aritu gara ,baina azkenean polit-politak atera zaizkigu: Gu bezain dotoreak.

EUSKAL DANTZA SAIOA

Azken 4 ikasturte hauetan dantza ikasten aritu gara eskolan. Gure maixua Iñaki izan da eta bideoa honetan ikus daiteke gure aurrerapena.
Ondo pasa eta eskerrik asko Iñakiiii!!!!

2013-05-31

IBILBIDE TOPONIMIKOA

GETXON ZEHAR EGINDAKO  IBILBIDE TOPONIMIKOA

 Gaur goizan Iratxe gure gidaria eskolara etorri da eta berarekin  Basagoiti etorbidean hasiera eman diogu paseoari.

 Basagoiti etorbidean zehar “ San Inazio” elizan egin dugu lehenengo geldi aldia, bertan azaldu digu Basagoiti izenaren zergatia ( Herriko gizon ospetsua izan zen, politikaria izan zen eta Getxorako onura asko lortu omen zituen) bestalde izenaren esanahia azaldu zigun ( basoaren goiko aldea). Ondoren eliza “Kareharriz” egina dagoela azaldu digu, horregatik elizaren kolore horixka.
            Kareharria “KAntarepen” zegoen harrobitik ateratakoak dira, eta  herrikoentzat dohainik zen harria, hori del aeta herriko hainbat etxe zaharretan harri mota hori dago.

           

Paseoan aurrera eginez Negurin sartu gara, eta bertako Tren geltokian gelditu gara,  eta kontatu digu hasieran “San Inazio” geltokia zela eta landaz inguratuta zegoela.
Baina lurrak salgai jarri zituzten garai batean 3 gizon aberatsek erosi zituzten eta  ondoren lur sailak  hainbat orubetan zatitu eta saldu zituzten, duela 110 urte gutxi gora behera.
Neguri izenaren esanahia hau da: NEGUko HIRIA Bilboko aberatsek  bertan pasatzen zutelako uda hasieran gero beraien bizileku bihurtu zelarik.Garai hartako etxe batzuk  ikusi ditugu, euri arriskua Egon denez eliza atarian hamaiketakoa jan dugu. Geroxeago euri zaparrada bota eta trenbidearen azpian babestu gara. Eta atertu ondoren Ereaga aldera joan gara ,Igeretxe ondan dagoen kobazuloan taldeko argazkia atera dugu.

  Euriak ezin izan du gure herria ezagutzeko dugun jakinmina zapuztu.

         Gora Gure Herria  !!!!!





2013-05-03

LIBURU EGUNA 2013




    






 Gaur urtero bezala apirilaren 23a izanik “LIBURU EGUNA “ ospatu dugu eskolan. Hori dela eta hainbat ekintza aurrera eraman ditugu, esate baterako, aste honetan zehar gelan sartu orduko gure gustoko liburua irakurtzen ari gara 15 minutuz.

Eskolako patioa mendien izenazuten “txoko”etan banatuta egon da (Gorbeia, Serantes, Oma, Urkiola eta Pagasarri) eta bertan ipuin kontalariak egon dira. Kontatu dizkiguten ipuinak basoari buruzkoak ziren gehienak, Mari Puzkereta Cuentos de microorganismos” ipuinak izan ezik.

Ipuin kontalari asko etorri dira, batetik  eskola gurasoak diren NEIL, LAURA, BEGOÑA eta ARGENTINA( honek ingelesez kontatu digu ipuina).Eta bestetik eskolako anderenoa BEGOÑA eta IRATXE ipuin kontalaria.

Gainerako ipuinak hauxek izan dira : Wangari Maathairen bizitzan oinarritutako istorioa kontatu digu Iratxek , “El árbol gruñon” “ La pizarra mágica “ eta “ El pequeño bosque junto al mar “ Neilek kontatu dizkigu. Eta andereño Begok “Gertrudis sorgina” ipuina kontatu digu.
           

Horrela ospatu dugu eskolan liburu eguna,AHH!!! Eta atzo pastela egin genuen  ipuin kontalariak hamaiketakoa egiteko eta eskerrak emateko.


Arratsaldean gure DANIren urtebetzea ere ospatu dugu, Aupa Liburu eguna eta Gora irakurleak!!!



PATXI ZUBIZARRETAREN BISITA


Patxi Zubizarretaren bisita

Patxi Zubizarreta,idazlea etorri zaigu bisitan J.B. Zabala eskolara. Berak bere burua aurkeztean esan zuen,  idazlea baino irakurlea zela. Hainbat kontu esan dizkigu, esate baterako, bidaietan zehar liburuak idazteko ideiak hartzen dituela eta oso gustokoa duela Afrika. Bere bidaietan jasotako hainbat opari ere erakutsi dizkigu ( neskato itsu batek egindako marrazkia, paperezko zikoina, lepoko bat, harri berezi bat,kanpotik itsusia eta barrutik polita eta dizdiratsua zena…).

         Patxik, 20 urterekin erabaki zuen idazle izan nahi zuela eta 25 urte daramatza idazten,  urtean  bataz beste 2 liburu, bata haurrentzat (fina) eta bestea helduentzat, eleberria,(potoloa) eta guztiak bere “Mont Blanc” lumarekin idazten ditu,kolore berdeaz haurren liburuak eta kolore urdinaz helduentzako liburuak.

         Gehien  Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena marrazkilariekin lan egiten du.
Idazteko aholku batzuk eman zizkigun: Behar adina aldiz zirriborroak erabili, behin eta berriro birpasatu idatzitakoa, filmak ikusi, asko irakurri , jendearen elkarrizketetan adi egon eta “ apunteak” hartu…

         Joan aurretik bi liburu oparitu zizkigun bere azken liburua “ Bakarrik eta buztangabe” guretzat eta beste bat andereñoarentzat, “Hiru gutun Iruñetik”.

       Oraingoan ere asko ikasi genuen gure bisitariarengandik.








2013-04-19

Euskal mitologia

Ikasleek prestatu dituzten informazioak

2013-03-15

OLATZEN AGURRA




Gaur Olatzen azken eguna da.Olatz 4 aste egon gure artean   "andereño" praktikan egiten, badakigu gutxi egon dela gurekin hala ere ez dugu  inoiz ahaztuko,  baina joan behar da.
Olatzen ilea marroia eta luzea da.Bera oso majua eta jakintsua da.Espero dugu berak gu ez ahaztea.Olatzek asko  lagundu digu  4 aste hauetan.

Gaur 2 pastel egin ditugu patio garaian arratsalean Olatzen agurra eta Marina, Neil, Shoumara eta Shakiraren urte betetzeak ospatzeko.

Argazkian ikusten dira Shoumarak egindako pastela (HARTZA ama eta txikia) eta gure BIZKOTXOAK  baita  Neilek ekarritako janari eta edaria ere.




2013-02-21

Inauteriak










 Eskolako 2013-ko Inauteriak




Aurten eskolan  ospatu ditugun  iñauteriak, arraroak izan dira : kalejirarik ez da egon eta bakoitzak berak nahi zuen  mozorroa ekarri zuen.

Eskolara heldu eta bakoitza bere mozorroa aurkeztu zuen.Gelan mozorro asko egon ziren , adibidez : piratak , hippyak ,aitonak…mozorroak aurkeztu ondoren TORRADAK  eta bizkotxo zatiak jan genituen (TORRADAK  klaseko lagun batzuk ekarri zituzten .) Bitartean “Monster house” filma zati bat ikusten aritu ginen txirrinak jo arte.

Txirrina jo eta denok patiora jeitsi ginen dantzatzera eta abestera  ahaztu gabe txitxiburruntzia ere bagenuela. Abesti asko jarri zituzten  adibidez :”Gangam stile”,”zazpi jausi”… nahiko dantza egin eta gero, berriro gelara eta  “Monster house” filmaren amaiera ikusi genuen.

Olatzek bere azken eguna zela eta bi opari egin zizkigun : ziba eta litxerkeriak .

Festa bukautakoan norbera bere etxera joan  zen inauteriak bere erara ospatzeko.

KOTXE LASTERKETA







2013-02-07

MADALENA ERREZETA

MADALENAK

OSAGAIAK

* 3 arrautza
*  125 g. gurina
*  125 g. azukre
*  125 g. irina
*  Royal sobre ½ bat


TRESNAK

*  Boll ontzia
*  Irabiagailua
*  Paperezko madalena moldeak
*  Labea


Azalpena

     Osagai guztiak ontzi batean jarri eta irabiagailuarekin nahastu. Madalenetako moldeak bete erdiraino. Ondoren aldez aurretik 180º tan berotutako labea n sartu 12 minutuz.

   On egin!