Buscar/bilatu

2012-12-03

Gora Gure Energia

                   GORA GURE ENERGIA!!
        

Gaur errekreoaren ondoren  bi neska etorri dira eskolara eta energiari buruzko  azalpen ugari eman dizkigute;adibidez:zeintzuk diren energia motak  eta berrerabil daitezkeenak,Nola bihurtu edo erabili naturako hondakinak , beroa, haizea eta eguzkiaren argia gure eguneroko energi iturri ...Bukatutakoan bost “belarritako moderno” pasaporte bat eta motxila bana oparitu dizkigute.

Primeran pasatu dut eta gauza asko ikasi ditut.