Buscar/bilatu

2013-06-14

Alkate bat gure artean

                                    ALKATE BAT GURE ARTEAN



 Gaur arratsaldean Bakioko alkatea, Aitor Apraiz, etorri zaigu eskolara. 


        Eskolan “Udalerriaren antolamendua” gaia lantzen ari gara.Gelako ikasle baten aita denez, bera prest egon da guri hainbat azalpen emateko udalaren funtzionamenduari buruz. 

         Guk, galdera batzuk prestatu ditugu liburuak azaltzen ez dituen hainbat bitxikeri zuzenean entzun eta ikasteko. Gure galdera guzti-guztiei erantzun die luze eta sakon, guk ahalik eta hoberen ulertzeko moduan.


        Oso interesgarria izan da alkatearekin izandako solasaldia. 

         Bukaeran, guk eginadako bizkotxoa jan dugu ondoren, elkarrekin argazkia egin dugu.