Buscar/bilatu

2012-02-10

DO RE MI KA kontzertua


Kaixo, gaur ostirala, otsailak 10, autobusa hartu eta Leioara Euskal Herriko Unibertsitatera joan gara. Aula Magnan DO RE MI KAk antolatutako akordeoi entzunaldia ikusi eta entzun dugu. Akordeoiaren bitartez, honen historioa munduan zehar ezagutu dugu. Jakin dugu Txinan asmatu zela eta pixkanaka Europan zehar zabaldu zen, adibidez: Frantziara, Italiara eta nola ez, Euskal Herrira.

Emanaldia oso dibertigarria eta mugimendu handikoa izan da. Entzuleok ere parte hartzeko aukera izan dugu: txaloka, eszenatokira igota, … Eta sari moduan Athletiken ereserkia entzun eta abestu dugu.

Bukatu ondoren, berriro ere eskolara. Goiz zoragarria pasatu dugu!